XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure abiapuntua ondorengoa da: ibilgetu materialean, zehazkiago esanda makineria eta instalazioetan, 35 milioi pezetako balioko inbertsioa bat egiten da.

Urte bakoitzean %12a amortizatzen bada, urtero 4.2 milioi pezeta amortizatuko dira, ahalmen hori erabili den ala ez kontuan hartu gabe.

Makina bat gehiago erosten den momentutik ibilgetu material amortizagarria eta amortizaziorako zuzkidurak handitzen dira.

Hazkunde hau ez da egongo produzitzen den unitate kopuruaren arabera; ondorioz, kostu finkoen hazkundea da.

ADMINISTRAZIO-GASTUAK.

Administrazio-gastuak plantako ahalmenarekin estuki erlazionatuta daude.

Planta zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da gastuen kontusail hau.

Orain zenbatean den handiagoa galdetuko diozu zeure buruari. Galdera horren erantzuna zure enpresaren funtzionamenduan nolabaiteko ezagutza hartzen duzun heinean izango duzu, inork ezin baitu enpresa bati buruz dena jakin bertan lan egiten hasi orduko soilik.

Askotan denboraren igarotzearekin eta esperientzia eskuratzearekin soilik irits daiteke zenbait faktore zehaztasunez ezagutzera.

Ziurtasun osoz jakingo duzuna aparteko orduak erabiltzean administrazio-gastuak 10.000.000 pezetatan handitzen direla da.

BESTE ZENBAIT KUDEAKETA-GASTU.

Gastu hauek hiruhileko bakoitzean 4.000.000 pta gehi ezarritako ahalmen-unitate bakoitzarengatik 72 pezeta dira.